KLUBA

ESKOLA KIROLERA BIDERATUTAKO PROIEKTUA

ADI KIROL KLUBA

ADI Kirol Kluba jarduera Sopela aldean duen kluba da.

ADI-tik, Kirola, umeak txikitatik Euskararen erabilera normalizatua egin dezaten oinarrizko eremu gisa ikusten dugu. Horrela, Kirola, garapen integralerako tresna izateaz gain, Euskararen garapen eta normalizaziorako aukera zabaltzen duen tresna ere bada.

Haur mailako saskibaloi-taldeak 2019-20 ikasturtean ere ikastolako talde modura jarraitzeko nahiak jarri gintuen martxan.

Ikastetxean bertan hausnarketa sakona egin ondoren, Ikastolako erretoretzak kluba sortzeko proiektuan parte ez hartzea erabaki zuen, eta beraz, saskibaloi taldeko jokalarien gurasook ADI Kirol Kluba eratzeko ardura gure gain hartu genuen, maila federatuetan jarraitu ahal izateko.

ADI proiektua

ADI Kirol Kluba proiektuaren ardatza da neska-mutilak kirolak eskaintzen dituen baloreetan eta giro euskaldunean hezitzea:

  • Konpromisoa

  • Talde-lana

  • Laguntasuna

  • Ahalegina

  • Errespetua

  • Osasuna

Taldearekiko eta kirolarekiko konpromisoa duen kirolariak hezi nahi ditugu;  kirolak  bere barne hartzen duen guztiarekiko errespetua duena (entrenatzaileak, ordezkariak, zuzendaritzako kideak, gurasoak, taldekideak, beste taldeetakoak eta epaileak), eta erabiltzen dituen material eta egoitzekiko begirunea duena.

Ekimen berriak onartzeko prest

Kirol proiektuekin lanean diharduen edonori laguntzeko prest gaude, eta baita gure kluberako ekarpenak entzun eta aztertzeko prest ere.

Gure kluba saskibaloiko nesken taldeak zeukan beharrari erantzuteko jaio bazen ere, Sopela inguruko eskola kirolaren egoera aztertu ondoren, ADI Kirol Klubak Sopela eta Ikastolaren kirol eskaintza aberastu zezakeela ikusi genuen.

Hori dela eta, kirol jarduera gehiago gehitu nahi ditugu, baina ez bakarrik Ander Deuna Ikastolako ikasleei zuzenduta.

Bat egin nahi duzu ADI Kirol Klubarekin?

Kirolarekin konprometituta

Sopelan kirol jarduera gehiago bultzatu nahi ditugu ADI-tik. Jarri zaitez gurekin harremanetan, laguntzeko beste modu batzuk ikusteko.

AZKEN BERRIAK

ADI Kirol Klubaren ibilbideaz infromatu zaitez. Albisteen txokoa, familiaekin harremanetan jartzeko modua da eta baita ere klubaren berriak zabaltzeko tresna.