ANTOLAKETA EGITURA

ADI KIROL KLUBA

ORGANIGRAMA

ADI Kirol Klubaren gardentasuna bultzatzeko asmoz, antolaketa egitura aurkezten dizuegu:

Zuzendaritza 3 kidek osatzen dute, Klubaren kudeaketa organoa da, eta Klubaren eginkizun guztien arduraduna. Hauexek dira Zuzendaritzaren betebeharrak:
  • Kirola egiteko eta bestelako egoitzen erabilpenerako arauak ezartzea.
  • Klubaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentua betetzen dela bermatzea.
  • Amaitutako urteko kontuak onartzea eta hurrengo urtearen aurrekontua egitea.
  • Aurrekontua betetzen dela zaintzea, eta desbideratzerik balego edo beharko balitz, dagozkion neurriak hartzea.
  • Kirol Batzordearen ohiko eta ez-ohiko ekarpenak onartzea.
  • Bazkideekiko plan ekonomikoen gaineko komunikazio-plana onartzea.
  • Adostutako kirol arloak praktikan jartzeko behar diren babesak aurkitzea, eta erakunde eta organismoekin sinatu daitezkeen akordioei buruz erabakitzea.
Kirol Batzordeak kirol jardueren kudeaketaren ardura du. Baita klubaren egoitza eta  kirol materialaren kudeaketarena ere. Kirol zuzendariak, Zuzendaritzako kide batek eta kirol arlo bakoitzeko koordinatzaile batek osatzen dute. Kirol Batzordea, beraz, gutxienez 2 kidek osatuko lukete (ekiporik ez balego) Kirol Batzordearen eginkizunak:
  • Kirol zuzendariak denboraldiari begira eginiko taldeen antolaketa onartzea.
  • Urteko jarduera plana osatzea.
  • Eskola Kirolaren funtzionamenduari dagozkion irizpideak eta kirol plangintza kontuan hartuz, bazkideei zuzendutako komunikazio-plana onartzea.
  • Senitarteko edota kirolariekin denboraldian zehar sortu daitezkeen arazoak aztertzea.
  • Eskola Kirolaren funtzionamendua hobetzeko iritziak plazaratzea.
  • Kirol materiala kudeatzea.
  • Kirol arloan euskararen erabilera bultzatzea.
  • Kirola klubeko familiengana hurbiltzea.
  • Ohitura osasuntsuak bultzatzea.
  • Familia erabiltzaile, ordezkari eta entrenatzaileei begira urteko ekimen sozialen plangintza egitea.
Klubak kontratatutako profesionala da, klubaren kirol jarduera guztiak koordinatuko dituena Zuzendaritzarekin batera. Bere eginkizunak hauek dira:
  • Kirol koordinatzaileekin batera denboraldi bakoitzerako ekipoen plangintza egitea.
  • Kirol Batzordearen laguntzarekin, Batzordearenak diren kirol gaiak eta gai administratiboak kudeatzea.
  • Baliabide ekonomikoak lortzera zuzendutako kirol jarduerak koordinatu eta bultzatzea.
  • Klubaren erabiltzaileak jarduera sozialak egitera animatzea.
  • Partiduen asteroko ordutegiak, entrenamenduen ordutegiak eta taldeen bidaiak antolatzea.
  • Taldeei behar duten materiala banatzea.
  • Kirol Batzordearekin batera, urteko kudeaketa-plana eta memoria egitea.
  • Entrenatzaileak fitxatzea.
  • Zuzendariarekin batera, klubaren ordezkari izatea erakundeen aurrean.
  • Kirolean partehartzea bultzatzea, klubaren barruan kirol arlo berriak sortuz edota beste klub batzuekin elkartuz.
Klubak kontratatutako profesionalak dira, eta  bakoitzak  bere kirol arloa kudeatuko du kirol zuzendariarekin batera. Kirol koordinatzaileen zereginak:
  • Entrenatzaile bakoitzaren balorazio teknikoa egitea, ahuleziak hobetu eta bertuteak indartzeko.
  • Entrenamenduen metodologia ezartzea.
  • Entrenatzaileentzako kurtso bereziak antolatzea denboraldi hasieran.
  • Entrenatzaileek zehaztu diren lan-saio motak garatzen dituztela baieztatzea.

AZKEN BERRIAK

EGUNERATUTA

Kirolarekin konprometituta

ADI Kirol Klubak, gaur egun Sopela eta ingurko herrietan oihartzun txikia duten kirolak eskeintzen ditu… saskibaloia tartean.