ADI Kirol Klubaren sorrera

Equipos de chicos y chicas del club

Ander Deuna Ikastolako saskibaloi taldeak, 4 urtetan ikastolako talde  moduan jokatu ondoren, DBHn ere berdin jarraitu nahi zuten.

Eskola kirolaren azken ikasturtean, taldeko neskak pozik zeuden, motibatuta eta lagun-taldea osatzen zuten, oso harreman estua zuten. Azken batean, beraien kirol jarduera ikastolako hezkuntzaren parte sentitzen zuten.

Argi zeukaten kirola euskaraz egiten jarraitu nahi zutela, eta  taldean lagunarteko giroari eutsi nahi ziotela. Harro zeuden, gainera, Ikastola han eta hemen ordezkatuta, eta lotura berezia eratu zuten zentroarekin. Ikasketak eta etxeko lanak entrenamenduen ordutegiekin uztartzen jakin zuten, eta horrek asko erraztu zuen lana. Ondorioz, ez zuten alde egin beharrik izan beste kluben batera, ezta 14 urtera heldu eta derrigor kirola bertan behera utzi behar izan.

Equipo de cadetes de Adi Kirol Kluba
Ander Deuna Ikastolako taldea kadeteetan

ADI, kirolariekin konprometituta

Ikastetxe barruko eztabaida egin ondoren, Ikastolako errektoretzak Klubaren sorreran parte ez hartzea erabaki zuen. Hori dela eta, Saskibaloiko jokalarien gurasoak ADI Kirol Kluba sortzea erabaki genuen, taldeak federatuen kategorian jarraitu zezan.

ADI Kirol Kluba Ikastolako saskibaloiko haurren taldeak(infantilak) 2019-20 ikasturtean ikastolako saskibaloi talde modura jarraitzeko sortu zen.

Gure konpromisoa da haur bakoitza berari dagokion garapenaren arabera “etapa” batean edo bestean integratzea (partehartzea, errendimendua, jolasa). Hori guztia ardatza eta helburua, beti ere, euskaraz eginiko kirola garatzea izanik, talde giroari eutsiz.

Azken batean, kirolariek beraien kirol bizitza ahal duten gehien luzatzea da helburua, klubaren barruan zein beste inon.