Elkarren berri izateko leku berria
Hilabetetako lanaren ostean, gure web-orrialde berria aurkeztu nahi dizuegu.
Klubaren inguruko informazioa guztia zuei gerturatzeko orrialdea da: jarduerak zein azken berriak.
adikirolak.eus-en bidez, familiekin komunikatzeko bide zuzena izan nahi dugu, ADI Kirol Klubaren filosofia eta helburuak argi agertu daitezen.
- Kirol arloan euskara bultzatzea.
- Kirola klubeko familiei hurbiltzea.
- Ohitura osasuntsuak eta kirol jardueretan parte hartzea bultzatzea.
- Eskola kirolaren funtzionamendua hobetzeko iritziak plazaratzea.
- Klubeko erabiltzaileen artean jarduera sozialak bultzatzea.
- Gazteen artean saskibaloiarekiko zaletasuna sustatzeabereziki, baina baita gainerako kirol arlo guztiekiko ere.
- Autoestimua, konpromisoa, elkartasuna, talde espiritua, disziplina edota komunikazioa bezalako baloreak bultzatzea kirolean.
Kolaboratzaile guztiei esker ona
Bizi dugun egoerak bereziki zaila egiten du gure jarduera aurrera eramatea. Hala ere, asko dira egunero-egunero ADI Kirol Klubaren proiektuan parte hartzen dutenak (gurasoak, talde teknikoa, babesleak…), eta eskerrak eman nahi dizkiegu beraien lan eta konpromisoagatik gure web-orrialdearen estreinaldian.