Kirol klub baten babesle izatearen onurak

Patrocinar un club deportivo proporciona un aumento de la visibilidad de tu empresa

Kirol babesle izatea kirola bera eta kirolaren jardunak zabaltzen eta transmititzen dituen baloreak babestea, marka edo produktu bat klub, kirolari edo ekitaldi batekin lotzearen bitartez.

Zergatik komeni zaizu kirol klub batean inbertitzea?

Babesleak oso arlo garrantzitsua dira kirol arloan, aukera ematen baitute kirol jardueretan inbertitzeko.

Kirol klub batean inbertitzea errentagarria da, 2 arrazoi nagusigatik: areagotu egiten du enpresaren ikusgarritasuna eta babesle izateak hobari fiskalak dakartza.

Lehiakortasunaren lasterketan nabarmentzeko,irudia gero eta tresna garrantzitsuagoa da. Bainagero eta sarriagotan gertatzen da komunikabideetan ageri den ohiko publizitateak gero eta eragin txikiagoa izatea herritarrengan.

Kirol babesle izateak, bestalde, ateak zabaltzen dizkie publizitate eta komunikazioari, eta aukera paregabea bilakatu da herritarrengana iristeko. Izan ere, bizi dugun aroan aisialdia gero eta preziatuagoa izanik, babesleak bere marka aisialdiarekin lotzen du.

Kirol marketingak enpatia eta lotura afektiboak jorratzen ditu, eta arinagoiristen da bihotzera burmuinera baino.

Babesle diren enpresak aitortza berezia jasotzen dute, ADI Kirol Klubak bezala taldekako lana, konpromisoa, ahalegina, sakrifizioa eta ekina bultzatzen dituen klubetan inbertituz gero.

Babesle moduan, zure marka etengabe presente egongo daklubaren jarraitzaileen artean (ekipazioan, web-orrialdean, sare sozialetan…), marka bera eta babesturiko klubaren baloreak elkarrekin lotuz.

Horrez gain, onura fiskal bereziak ditu kirol babesle izateak. Espainiako legediak hobari fiskalak aurreikusten ditukirol babesle diren enpresentzat.

Hurrengo denboraldian gure klubaren babesle izan nahi duzu?

Modu aparta da zure negozioaren publizitateari etekina ateratzeko. Informatu zaitez, inolako konpromisorik gabe.

Babeslea bilatu