2020/2021 izen-ematea | Saskibaloia Sopela

Inscripciones temporada 2020/2021 - Balonecesto en Sopela

ADI Kirol Klubean denboraldi berria antolatzen ari gara eta zabalik ditugu iada 2020/2021 denboraldirako izena emateko zerrendak.

IZEN-EMATEA

Kadete eta haurren taldeak osatzeko neska-mutilak behar ditugu.

Gastu handirik sortzen ez duen kirolaren bila zabiltza? Ikasketekin tartekatu daitekeena? Ikuspuntu fisiko eta gizarteratzeari begiratuta abantaila handiak dituena? Saskibaloia da kirol aproposena.

12 eta 15 urte bitartean badituzu eta giro euskaldun batean entrenatzea nahi baduzu, ADI da zure kluba. Izen-ematea zabalik dago Uribe Kosta eta inguruko herrietako haurrentzat.

Aurretiko izen-ematea egin dezakezu ondorengo izen-ematea orria bete eta jarriko gara kontaktuan zurekin. Denboraldia irailaren 1ean hasiko da.

EMAN IZENA ORAIN

Saskibaloiaren onurak

Saskibaloia kirol dinamikoa da, uneoro mugimenduan egotera behartzen zaituena, eta norberaren intentsitate eta mailara egokitu daitekeena.

Saskibaloian aritzea, psikomotrizidadean lagungarria da haurrentzat, eta osasunaren ikuspuntutik ahaleginaren cultura balioan jartzeko baliagarria da. Era berean, talde barruan harremanak garatzeko baliagarria ere bada.

Lehiatzen ikasizetir

Bizitzak berak hainbat egoera lehiakor dakarzkigu eta aurre egiteko gai izan behar gara. Jokalari gazteentzako lehiaketako saskibaloia, modu osasuntsuan lehiatzeko aukera paregabea da. Egungo eta etorkizuneko  kirol bizitzan eta kiroletik kanpoko arloetan ere, funtzionatzeko modu oso baliagarria eskura jartzen die haur eta gazteei.

Kirolariek  galdu eta irabazten dutenean egoera modu orekatsuan onartzen ikastea oso garrantzitsua da, garaipenak bere neurrian ospatuz eta porrotak itxaropenarekin onartuz.

Informazio gehiago eta galderak

Izen-emateari buruzko informazio gehiago behar duzu? Gure klubarekin harremanetan jarri nahi duzu? Bidali mezua  adikirolkluba@bizkaiabasket.com helbidera . Edozein kezka argitzeko prest gaude.