KIROLAK

KIROL JARDUERAK GIRO EUSKALDUNEAN

Eskola kirola

13 urtera arte

Eskola kirola ikasleei baloreak erakusteko tresna izan daiteke, jarrera eta heziketa arauak erakusteko balio du, eta bakoitzak bere osasunaz ardura hartzeko atea zabaltzen du, gazte-gaztetatik.

ADI Klubaren helburua da, eskola kirolaren barruan, Sopela inguruko beste klub edo ikastetxeek kudeatzen ez dituzten kirolak martxan jartzea, eta horrela, haurrentzako kirol eskaintza zabaltzea.

Kirol Federatua

Lehiaketa kirola

Haurrek kirol jardueretan barneratzeko izaten duten lehen aukera eskola kirola izaten da sarritan. Eta baldintza jakin batzuekin eta bultzada egokiarekin, baliteke lehen urrats horretatik hasita, profesional mailara heltzea haur horietako batzuk.

Ikastetxeetan hasitako kirolari jarraipena ematea eta talde lana eta elkarbizitza bultzatzea dira kirol federatuaren helburuak. Baita gazteek sendentarismorako izaten duten joera aldatzea ere.

Kirol eskaintza

ADI Kirol Klubetik bi norabidetan zuzenduko ditugu gure kirol helburuak:

  • Saskibaloian, klubak egun martxan duen jarduera
  • Inguruan oso gutxi garatuta dauden kiroletan.

Gure kirol ekimenen bidez, Euskararen presentzia bermatu nahi dugu, formazioan, entrenametuetan eta klubeko bazkideekin dugun harremanetan.