FITNESS

BETI SASOIAN ETA GIRO EUSKALDUNEAN

Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak kontutan hartuta Covid-19ri aurre egiteko, Fitness-eko ekintza bertan behera utziko da, pandemiak aurrera egiten uzten digunera arte.

Oharra

Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak kontutan hartuta Covid-19ri aurre egiteko, Fitness-eko ekintza bertan behera utziko da, pandemiak aurrera egiten uzten digunera arte.

Fitness master-classa gurasoentzat

Sasoi fisiko ona lortzeko lagungarri diren dieta osasuntsua eta kirola uztartzen dituen ongizate egoerari esaten diogu Fitness.

Izan ere kirola jarduera fisikoa baino gehiago da: ingurumenarekin orekan egotea, ingurua aztertzeko adimena eta hazkunde pertsonala ere bada.

Kirolak gero eta garrantzi handiagoa duen mundu honetan, askotan ahaztu egiten zaigu ez dela haurrek bakarrik egin beharreko kontua.

Horregatik, ADI Kirol Klubetik gurasoak Fitnessa egitera animatu nahi ditugu, jarduera erraza izanik, hasi edo jarduerarekin aurrera jarraitzeko arazorik izango ez dutela sinestuta. Kirola egitea gustuko baduzu, ez galdu aukera eta eman ezazu izena gure master-classean.

Aitzol Moja gure kirol zuzendariak zuzentzen du gurasoentzako master-classa, Ander Deuna Ikastolako frontoian ostiralero, 17:30etik 19:00etara.

15 laguneko taldea egingo dugu eta, beraz, izen-emate ordenaren arabera osatuko dugu. Aurreko urteetako gurasoek lehentasuna izango dute.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan klubarekin edo zuzenean Aitzolekin berarekin, mezua bialduta tzolom78@gmail.com helbidera.

Logo ADI Kirol Kluba

AZKEN BERRIAK

EGUNERATUTA

Fitness-era apuntatzen zara?

ADI KIROL KLUBA