ORIENTING

ERAKUTSI ORIENTAZIORAKO ZURE GAITASUNA ETA IRABAZI

ADI Klubetik taldea osatu nahi dugu Bizkaiko Mendi Federazioak eta COBIk (Bidea Orientazio Klubak) eskola mailan antolatzen duten Orientazio Txapelketan parte hartzeko.

Oharra

Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak kontutan hartuta Covid-19ri aurre egiteko, Orienting-eko ekintza bertan behera utziko da, pandemiak aurrera egiten uzten digunera arte.

ESKOLARTEKO ORIENTAZIO-LIGA

ADI Klubetik taldea osatu nahi dugu Bizkaiko Mendi Federazioak eta COBIk (Bidea Orientazio Klubak) eskola mailan antolatzen duten Orientazio Txapelketan parte hartzeko.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolaren barruan  zehazten dituen jardueretako bat da.

Orientazioa naturaren muga zabaletan egiten den jarduera dibertigarria da: plano baten gainean markatutako balizak modu fisikoan aurkitzeko lanak, kokatzeko eta lekutzeko ahalmena garatzen eta indartzen laguntzen du.

Ikasleen jaiotza datari begira, txapelketak 2 kategoria izango ditu eta 4 lasterketa antolatuko dira guztira.

  • TXIKIAK 
  • NAGUSIAK

Txikiak kategoriak pertsona heldu  baten laguntza izan behar du derrigor. Nagusiak kategorian, berriz, ez dute heldurik behar eta taldean joan daitezke.

Txikiak:

  • Gutxienez heldu batek lagunduta joan behar dira
  • Banaka edo taldeka joan daitezke (5 taldekide gehienez).

Nagusiak:

  • Laguntasunik gabe joan behar dira.
  • Banaka zein taldeka joan daitezke (5 taldekide gehienez)

Lasterketen aurretik Breafing bat egongo da lasterketaren nondik norakoak azaltzeko, eta lasterketako parte hartzaile guztientzat izango da azalpena.

En la actividad de Orienting se utiliza la brújula y los mapas para desarrollar la actividad

Bazatoz gure orienting taldekide izatera?

Eskatu informazio gehiago

Zertan datza orienting-ak?

Orientazio kirola edo orienting-ak, mapa eta iparrorratza erabiliz inguru natural batean ibilbide bat osatzea eskatzen du.

Mapa, kirol honetarako bereziki egina izaten da, eta ibilbidean zehar aurkituko ditugun elementu guztiak modu zehatzean erakusten ditu. Mapan bertan markatuta agertzen dira sinboloen bidez, ibilbidean zehar pasatu behar ditugun puntuak, eta puntu horietan, baliza batzuk edukiko ditugu.

Korrikalariak erabakiko du ibilbidea osatezko biderik azkarrena. Irteera mailakatuekin, balizen bilaketa neurtzen dugunean, lehiatze kirola bihurtzen da Orienting-a.

Orienting-a gure aisialdia bete dezakeen kirola izan daiteke, aldiberean inguru eta egoera berriak ezagutzeko aukera emango dizkiguna Naturaz gozatzearekin batera. Bakarrik, familian edo lagunekin denbora libreaz gozatzeko aukera paregabea da, material garestiak edo baliabide bereziak ez direlako behar.

Ezaugarri nagusia da, kirol honek, emaitza onenaren bila ibilbidea ahalik eta ariñen osatzea bilatzen duen kirolaria eta besterik gabe Naturaz gozatzeko partehartzen duena elkartzen dituela da. Guraso, seme-alaba eta aiton-amonak ere elkartu ditzake mota honetako proba batek.  

Orienting-ak, Naturan mugitzeak suposatzen duen jarduera fisikoaz gain, mapak ematen digun informazioa laburtu eta aztertzeko behar diren baliabide intelektualak garatzen laguntzen digu. Logikari, erabakiak hartzeko arintasunari, kontzentrazioari, norberaren buruarengan konfidantzari eta arrazonamendu taktikoari eragiten die.
Logo ADI Kirol Kluba

AZKEN BERRIAK

EGUNERATUTA