SASKIBALOIA

DIBERTSIOA, KONPROMISOA ETA TALDE LANA

Saskibaloia Sopelan

3 ardatz nagusi planteatzen ditugu saskibaloiarentzat:

1. Entrenatzaile onak, gure proiektua garatzeko ilusioa duten pertsonak

 

2. 2. Gure filosofiari erreparatuko dion metodologia: klubeko talde guztiek, bakoitzaren garapena kontuan izanda, joko bera jokatzea. Gure abiapuntua haurren garapen pertsonala da, baina albo batera utzi gabe taldearekiko eskuzabaltasuna.

3. Egitura berari eusteko gai izatea, jokalari nagusiek entrenatzaile lanetan aritzeko modua izan dezaten. Adi Kirol Klubaren metodologia erabiliz gure taldeak entrenatu ahal izatea, laguntzaile modura hezi ondoren.

Entrenamenduen ordutegiak jarduera bakoitzeko taldekideekin adostuko dira, beti ere aintzat hartuz lehentasuna haurren ikasketek dutela.

Gure kirol-planaren ibilbidea parte-hartzeari begira dago, uste baitugu ibilbide mota horrek lagunduko diola umeen garapenari. Ez dugu baztertzen , adibidez, Errendimenduari dagokion ibilbidea egitea, umeen garapenak hala ahalbidetzen badu eta egoki iritziz ​gero. 

Denboraldi hasieran, klubeko kirol zuzendariak hitzaldi didaktikoa emango du, gurasoei Eskola Kirola eta Kirol Federatuaren oinarriak azaltzeko.

Nahi duzu saskibalioan jolastu?

EMAN IZENA ORAIN

Kirola giro euskaldun batean

ADI Kirol Klubeko entrenamentu eta jarduera guztiek ardatz bera dute: saskibaloiaren heziketa giro euskaldun batean… gozamen, konpromesu eta talde lanari begiratzen dion kirol gisa.

Kirolaren bidez haurrek Euskararen erabilera naturala egin dezaten bultzatu nahi dugu  ADIn. Kirola horrela, garapenerako tresna izateaz gain, Euskararen normalkuntzarako tresna ere bilakatzen da.

Saskibaloiari dagokionez, datozen urteetarako arlo honen jarraipena ziurtatzea da gure helburu nagusia, eskola mailan horretarako behar diren taldeak sortuz, eta ahalik eta ikasle gehienak ADIn jarraitzea saskibaloian jolasten  federatu mailan.

AZKEN BERRIAK

EGUNERATUTA