Kirolean Euskara Sustatzeko Plana

Plan para fomentar el euskera en el deporte

Eusko Jaurlaritzak Kirolean Euskara Sustatzeko 2021-2024 Plana aurkeztu du gaur Donostian, kirolean aritzen diren 18 urtetik beherako gazteen euskararen erabileran eragiteko eta jokalarien artean entrenatzaileekin eta epaileekin harremanak euskaraz ematea sustatzeko.

2021-2024 urteetarako planak formazioan hiru kirol lehenesten ditu: futbola, errugbia eta saskibaloia. Futbola da EAEn lizentzia kopuru handiena duen kirola, errugbian, adituen iritziz, beste kirol federatu batzuetan baino barneratuago dago euskararen erabilera eta saskibaloia EAEn hirugarren kirol praktikatuena da eta genero-berdintasunaren ikuspegitik aukera paregabea eskaintzen du, fitxa guztien %43 emakumezkoenak bait dira.

Plana garatzeko oinarriak

Kirolean euskara sustatzeko planak lau oinarri nagusi ditu:

Trebakuntza: planak prestakuntza integrala proposatzen du. Kirolean erreferente diran entrenatzaile eta epaileak euskaraz trebatuko dira horrela gazteen euskararen erabilera modu naturalean handitu ahal izateko. Lehentasuna oinarrizko mailetan, kategoria baxuenetan aritzen diran entrenatzaile eta epaileak izango dira horiek bait dira hizkuntza-ohituretan eragiteko aukera gehien dutenak.

Erabilera: gazteek entrenatzaileekin, epaileekin eta beste jokalariekin dituzten harremanetan euskararen erabilera areagotu nahi da. Gaur egun euskara gehien entrenatzaile-jokalari harremanean erabiltzen da eta gutxien jokalarien arteko harremanetan.

Berrikuntza: entrenatzaile eta epaileen trebakuntza prozesuetan teknologia berriak txeratuta eta eduki interaktiboen alde egin nahi da: e-learning irakaskuntza, entrenatzaileen lana erraztu dezaketen material eta kirol-metodologien inguruko tresna digitalak eta elkarrekintzan oinarritutako webguneak, besteak beste.

Sustapena: planaren helburuetako bat aktibazioa da, ez bakarrik gazteena eta kirol arloarena baizik eta gizarte osoarena. Kirolarena arlo estrategikoa da euskararen erabilera modu aktibo batean bultzatzeko aldi berean gizartearen ispilu eta erreferente ere badelako. Klubetan euskararen erabileraren aldeko kontzientzia piztaraztea eta klubek euskara planak sustatzea lortu nahi da, besteak beste.

Kirolaren bidez haurrek Euskararen erabilera naturala egin dezaten bultzatu nahi dugu ADIn. Kirola horrela, garapenerako tresna izateaz gain, Euskararen normalkuntzarako tresna ere bilakatzen da.