Prebentzio eta jarduteko Covid-19

Prevención y actuación de ADI Kirol Kluba ante la Covid-19

Zalantzarik ez dago 2020-2021 ikasturtea berezia izango dela, COVID-19ari esparru guztietatik aurre egiteko, aurrean dugun egoera berri eta aparta kontuan hartuta.

Segurtasuna

Eskola-kirolari ez zaio arrotz egoera hori, inondik inora ere ez. Argi daukagu funtsezkoa dela gure adingabeen kirol-jarduera ziurtatzea. Eta ez osasunaren, sozializazioaren edo jolasaren ikuspegitik ariketa fisikoa egitea haurrentzat beharrezkoa delako bakarrik, baita, horrez gainera, kirola erregulartasunez egiteak immunitate-sistema indartzen laguntzen duelako ere, eta horrek, aldi berean, gaixotasunari aurrea hartzen eta sintomatologia arintzen laguntzen du.

Eskolako kirol-jarduera fisikoaren ezaugarriek (instalazioak, materialak, kontaktuak, taldeko joan-etorriak eta gaua igarotzea eskatzen duten jarduerak, kirolarien adina) asko zailtzen dute eskola-kiroleko programak eta egungoa bezalako krisi-egoera sanitarioa uztartzea

Hori dela eta, kirol-erakunde guztiek ezarri behar dituzte kirolarien, teknikarien eta jardueretan esku hartzen duten gainerako eragileen artean kutsatzeko arriskua gutxitzea ahalbidetuko duten prozedurak.

Konpromisoa eta erantzukizuna

Protokolo honetan jaso diren prozedura horiek aldatu egiten dituzte kirola egiteko baldintzak, hain zuzen ere, pandemiaren aurrean segurtasuna areagotzeko, ezin litekeenez bestela izan

Kirol-erakunde guztiek ezarri behar dituzte kirolarien, teknikarien eta jardueretan esku hartzen duten gainerako eragileen artean kutsatzeko arriskua gutxitzea ahalbidetuko duten prozedurak. Protokolo honetan jaso diren prozedura horiek aldatu egiten dituzte kirola egiteko baldintzak, hain zuzen ere, pandemiaren aurrean segurtasuna areagotzeko, ezin litekeenez bestela izan.

Azkenik, protokolo hau zuzen ezartzeak eta, ondorioz, kirol-jarduera seguruak egiteak eskatzen du konpromiso irmoa hartzea inplikatutako pertsona guztiek, hau da, familiek, kirolariek, teknikariek, erakundearen arduradunek, etab. Hartu beharreko neurriak aplikatzean, funtsezkoa da erakundea osatzen duten pertsona guztien eta bakoitzaren erantzukizun indibiduala eta kolektiboa.

Prebentzio eta jarduteko protokoloa