Saskibaloiko entrenamenduak

Entrenamientos en el Club Adi

Haurrak saskibaloi jokoan modu naturalean integratzea nahi dugu ADI Kirol Klubean, bakoitzaren ezaugarriei erreparatuta eta banakako zein taldekako garapenari begiratuta (partehartzea, errendimendua, jolasa), kirola euskaraz garatuz eta lagunen arteko giroan.

Eskola kirola

Gaur egun inork ez du zalantzen jartzen ohiko jarduera fisikoa oinarrizkoa dela bizimodu osasuntsua izateko. Jarduera hori, kirola zein aisia izan, oso garrantzitsua da haur zein gazteen garapen fisiko, mantal, psikologiko eta sozialerako.

Kirola ardatz gisa hartu eta eskola garaian lantzeak mesede egiten diohaurraren garapen fisikoari, eta ikasketa mailan hobetzen ere lagundu diezaioke. Kirola maiztasunez egiteak umorea eta kontzentrazioa hobetzen ditu, estresa gutxitzen du, eta nork bere buruarengan duen konfiantza hobetzen du.

Kirola vs jokoa

Alde guztiak aintzat hartuta, eta gure jokalari gazteen kirol jarduera, ikasketa eta aisialdiaren arteko kontziliazioa beharrezkoa dela kontuan izanda, ADI Kirol Klubean kirola (teknika) eta jokoa (gozamena) uztartzen dituzten entrenamenduak prestatu ditugu.

Ildo horretatik, haurren partehartzea bultzatzen duten jarduera eta ariketen inguruko entrenamenduak proposatzen ditugu eskola mailako umeentzako. Beti ere helburua kirolaren praktika eta ikasketa izanik, baina jardueraz gozatzeaalde batera utzi gabe.

  • 10-15 minutu inguruko jarduerak dira, partehartze zabala dutenak.
  • Hainbat ariketa-mota lantzen dira, errepikapena eta gehiegizko intentsitatea ekidinez.
  • Taldekako lana erabiltzen da jokoan (2×2 eta 3×3, ahal dela)
  • ………
Ander Deuna Ikastola taldea eta saskibaloi txapelketa
Ander Deuna Ikastola taldea eta saskibaloi txapelketa

Maila tekniko, taktiko, fisiko eta psikologikoari begirako errendimendua

Eskola kirola eta jokoa elkarren eskutik doazela kontuan izanda,saskibaloian jokatzen ikasteak lehiaketari begira egongo den teknika batekin lotuta egon behar du.

Saskibaloiarekiko zaletasunetik sortutako kluba izanik, gure helburua da maila federatuan ere ahalik eta neska-mutil gehienek jarrai dezatela saskibaloian jokatzen, eta kirolean ahalik eta denbora gehien eman dezatela, horretarakobeharrezkoaizango duten maila teknikoa bermatuz.

Hori dela eta, banakako edota taldekako kirol garapen egokia lortzeko,entrenamenduetan maila teknikoa, taktikoa, fisikoa eta psikologikoagaratzeko ariketak egiten dira, beti ere adin hauetarako komeni den tamainan:

  • Partiduetan gertatzen diren benetako egoerei aurre egiteko ariketak.
  • Banakako edota taldekako maila taktikoaren garapena. Hau da, inteligentzia motorra (pertzepzio eta erabakitze mekanismoak).
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, indibidualizazioa.
  • ………

Ikasle bakoitzaren benetako garapena ezagutzeko, denboraldi hasieran eta amaieranbanakako eta taldekako txostenak egiten dira, eta jokalari eta gurasoei helarazten zaizkie.

Ondorioa

ADI Kirol Klubeko entrenamenduak eta partiduak, giro euskaldunean errotutako ardatza dute. Saskibaloiaren ikasketa, gozamenerako kirola, ahalegina eta talde-lana uztartzen dira.

Saio guztietan egiten den lanak helburu argiak ditu: jokalariek saskibaloiarekiko eta taldearekiko konpromisoaizatea, eta kirolarekiko errespetua erakustea; hau da, begirunea izatea entrenatzaileari, gurasoei, taldekideei, epaileei, beste taldeetako jokalariei…, eta gizalegez erabiltzea materiala eta instalazioak.

Gure jokalarien kirol maila hobetzea da helburua, baina garapenpertsonala eta kolektiboa ahalbideratuta beti ere.

Jokatu nahi duzu gure saskibaloi taldean?

Informa zaitez, konpromisorik gabe